Orioko Herri Ikastolak, ZAST saskibaloi klubarekin eta udalarekin elkarlanean, 3x3 Festaren hamaseigarren edizioa antolatu du, San Nikolas jaien programaren barruan. Abenduaren 6an, larunbatarekin, ospatuko dute, 09:00etan hasita.
Antolatzaileek gogorarazi dute, talde kopurua mugatua dela, eta mugak aldakorrak izan daitezkeela maila bakoitzeko izen-ematearen arabera. Hortaz, maila bakoitzaren hasiera orduak izen-emate epea bukatu ostean e-posta bidez jakinaraziko dituzte, baita bilketan hartuko diren material zerrenda ere.
Hauek dira mailak:
- Benjaminak: LH3 eta LH4 (18 talde gehienez).
- Minibasket: LH5 eta LH6 (18 talde gehienez).
- Infantilak: DBH1 eta DBH2 (12 talde gehienez).
- Kadeteak: DBH3 eta DBH4 (12 talde gehienez).
Partidak jokatzeko hiru multzo osatuko dituzte, hala nola, maila irekia, nesken maila eta mutilen maila. Parte hartzaileek aukeratuko dute zein multzotan jokatu nahi duten (multzoren bat osatuko ez balitz, antolakuntzak moldatuko ditu partidak).
Izen-ematea galdetegi honen bidez edota Karela kiroldegian egin daiteke, eta jokalari bakoitzak abenduaren 6an bertan borondatezko ekarpen ekonomikoa egingo du, bilketarako zerbait ekartzeko konpromisoa hartzeaz gainera. Trukean, jokalari guztientzat opariak izango dira. Bestalde, antolatzaileek gogorarazi dute pistako eremua umeentzat soilik izango dela, eta harmailatik animatzea izango dela gurasoen betebeharra.