San Nikolas jaiak 2025

Jai baten aldaerak

Onintza Lete Arrieta 2025eko abenduaren 3a

Abendua festaz eta ekitaldiz beteta iristen da Oriora, San Nikolas jaiei esker. Baina urtez urte, izan ditu hainbat aldaera. Ezagutu nahi? San Nikolas festen inguruko gehigarri bereziko edukia da honako hau.

Orioko San Nikolas jaiak herriko festarik zaharrenetakoak dira, eta urteetan zehar hainbat aldaketa eta berrikuntza izan dituzte. Hasiera batean izaera erlijiosoagoa eta xumeagoa zuten arren, denborarekin herri giroko ekitaldiek, kirol probek eta kultur jarduerek hartu dute protagonismoa, jaiak herritar guztientzako topagune bihurtuz.

Azken urteetan, musika eskaintza zabalagoa, haurrentzako ekintzak, gastronomiari loturiko jarduerak eta formatu berriak gehitu dituzte egitaraura, jaiak garai berrietara egokituz. Horrela, tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituzte sanikolasetan.

Aldaketak irudietan

1.- Banderen azken bedeinpakena 2022. urtean egin zuten. Aurten, berriz Kontxako bandera irabazita, 70 bandera bedeinkatuko dituzte abenduaren 8an Bariko San Nikolas parrokian. Bazkaria ere egingo da Karela kiroldegian, ospakizunetan parte hartu nahi duten zaleekin.

2.- 2011n hasi zuten tradizioari Jai baten aldaerak Abendua festaz eta ekitaldiz beteta iristen da Oriora, San Nikolas jaiei esker. Baina urtez urte, izan ditu hainbat aldaera. Ezagutu nahi? jarraipena eman diote azken urteetan, eta aurtengo egitarau ofizialean ere jaso dute hitzordua: abenduaren 8an, 06:00etan aterako dute talde argazkia. Tokia ez dute adierazi, baina ondoko argazkiari erreparatuta, ez dago misterio handirik.

3.- Abenduaren hasierako eguraldia iragartzea ez da erraza. Iaz hainbat ekitaldi lekuz aldatu behar izan zituzten festetan bota zituen euri zaparrada mardulengatik. Herriko Plazako jarduera batzuk kiroldegira, eta beste batzuk frontoira pasatu zituzten. Aurten, frontoirik ez da izango...

4.- Errespetuz ospatu. Tamalez, festetan ere izaten dira jarrera eta gertaera onartezinak. Zorionez, azken urteetan horien aurrean erantzun irmoa eman dute herritarrek. Iaz, elkarretaratze jendetsua egin zuten festen erdian.

5.- Festan, baina sasoiko. Kamel Ziani krosa 2017an antolatu zuten aurrenekoz herriko txikienentzat. Ordutik probak sanikolasetan data finkoa izan duen arren, aurten aste batzuk aurreratuta jokatu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide