Palestinako Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Eguna da larunbat hau, azaroaren 29a. Hori dela eta, Paletsina-Orio talde sortu berriak elkarretaratzea antolatu du egun horretan bertan egiteko. Hitzordua Herriko Plazan izango da, 13:00etan, eta herritarrak animatu ditu protestan parte hartzera.
Abenduaren 13-14ko astebururako, berriz, egun osoko egitaraua antolatzen ari da taldea, eta laster jakinaraziko ditu xehetasunak.