Xanti Zabaleta: "Hurrengo urtean ere herriko emakumeen trainerua uretan egotea nahi dut"

Jone Bastida Alzuru ('Berria') 2025ko aza. 2a, 11:00

IƱigo Mujika eta Xanti Zabaleta. (Orio Arraunketa Elkartea)

Aurrera begirako proiektu bat ondu asmo du Zabaletak, eta azpimarratu du arraun egin nahi duten guztiek ateak irekita dauzkatela: "Herriko trainerua da, nire egin nuen urte batzuetan, eta, egoera ikusita, indarra eman nahi nion". Berria egunkariak argitaratutako elkarrizketa da honakoa.

Koadernoa eskuan hartuta azaldu da elkarrizketara Xanti Zabaleta (Orio, Gipuzkoa, 1968) Orioko emakumezkoen traineruko entrenatzailea —Patxi Francesen lekua hartu du—. Dagoeneko hasi da lanean, gogotsu. Aurrez ere ontziko teknikari izandakoa da, 2016tik 2021era, eta haren esanetara bi liga eta bi Kontxako Bandera irabazi zituzten. Hala ere, giroa bestelakoa da orain. Joan den astean ohar bat kaleratu zuten Orioko emakume arraunlariek, eta salatu zuzendaritzak gutxietsi eta mespretxatu egin dituela. Zabaletak azaldu du gertatutakoa ez duela "barrutik bizi", eta, beraz, horretaz ezin duela "asko hitz egin".

Kargua hartutakoan, bazenekien zein zen egoera?

Zehatz-mehatz, ez. Banekien azken denboraldia oso mugitua izan zela, baina hori bakarrik.

Arraunlariekin hitz egin duzu? Nola sumatu dituzu?

Bai. Den-denekin ez dut hitz egin, baina gehientsuenekin bai. Datorren urtean proiektuan egoteko aukera helarazi diet, besterik ez.

Zerk bultzatu zintuen baiezkoa ematera?

Hurrengo urtean ere emakumezkoen trainerua uretan egotea nahi dut, herriko emakumeen trainerua uretan ikustea.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Berria egunkariaren webgunean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide