GUTUNA

Orioko emakume arraunlarien adierazpena

Orioko emakumeen traineruko arraunlariak 2025ko urr. 24a, 08:00

Orioko emakumeen trainerua, Kontxako Banderaren egunean, Donostiako arranplan. (Utzitakoa)

Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruko 20 arraunlarietatik hamaseik sinatutako adierazpena da honakoa.

Nazkatuta gaude isilik egoteaz eta zapaltzaileak izan diren horien hitzak entzuteaz. Arraunlari baten denboraldia izatez gogorra bada, 2025eko denboraldian bizi izan duguna lazgarria izan da.

Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritzaren partetik gure lana, profesionaltasuna eta errendimendua zalantzan jarri eta ukatu da. Horrez gain, gure inguruko informazio faltsua zabaldu dute.

Emakume izate hutsagatik jasan ditugun tratu txarren artean, mespretxua, umilazioa eta gutxiespena salatu nahi ditugu, baita baldintza ekonomiko desberditasuna eta bazterketa sistematikoa ere. Baldintza duinak lortzeko borroka etengabean jardun, baina egoerak okerrera besterik ez du egin.

Orioko Arraunketa Elkartean emakumeen eta gizonen arteko berditasunean atzera pauso erraldoia eman da, hainbeste urtetako lana ezerezean utziz.

Honek guztiak, min psikologiko eta emozional handia eragin digu; zuzenean gure errendimenduan, ongizatean eta osasunean eraginez.

Adierazpen honekin, egia plazaratu eta etorkizuneko emakume arraunlarien egoera hobetzeko, klubeko balio matxisten berrikusketa exijitzen dugu. Emakume arraunlarion eskubideak eta ongizatea bermatuko dituen berdintasun plana lantzeko garaia da. Ez gara gehiago isilduko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide