Gaztetxearen aldeko kamisetak jarriko dituzte salgai ostiralean

Onintza Lete Arrieta

Etxeluze gaztetxearen aldeko elastikoak. (Etxeluze gaztetxea)

Herriko Plazan jarriko dituzte salgai elastiko zuriak, 10 euroan, "lapurretek eragindako gastuei aurre egiten laguntzeko".

Etxeluze gaztetxearen aldeko elastikoak erosteko aukera izango dute herrietarrek ostiral honetan, Herriko Plazan salgai jarriko baitituzte kamiseta zuriak 10 euroan, "lapurretek eragindako gastuei aurre egiten laguntzeko". Kontzertuak ere ari dira antolatzen gastu horiei aurre egiteko. Izan ere, 4.000 euroko balioa zuen materiala lapurtu zuten ezezagunek irail amaiera aldera.

Autogestioa hedatu, gaztetxeak defendatu esaldia jarri dute elastikoen aurrealdean, eta atzealdean, Gaztetxearentzat garrantzitsuak diren hainbat ikur: autogestioarena, euskararena, feminismoarena eta Etxeluzerena berarena. 

Elastikoak 18:00etatik aurrera erosi ahalko dira, eta askotariko neurriak egongo dira aukeran, XStik XXLra arte, zehaztu dutenez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide