San Nikolas jaiak 2025

Sanikolasak antolatzeko hirugarren bilera egingo dute datorren asteazkenean

Onintza Lete Arrieta

Pello eta Nikolasa erraldoiak 2022ko sanikolasetan.

Herriko festa batzordeak hiru bilera egitea aurreikusi zuen, eta horietako azkena egingo dute hiru egun barru. Festetan parte hartzen duten eragileez gain, interesa duten herritarrak ere gonbidatu nahi dituzte bileran parte hartzera.

Abenduaren 5etik 8ra izango dira aurten ere San Nikolas festak, eta horiek antolatzeko, herriko festa batzordeak hiru bilera egitea aurreikusi zuen. Hain zuzen, datorren asteazkenean, hilaren 29an, egingo dute azkenekoa.

Bilera Kultur Etxean izango da, 19:00etan hasita, eta herriko festetako eragileez gain, festen antolaketan parte hartu nahi duten herritarrak eta elkarteak ere gonbidatuta daude saioan parte hartzera eta ekarpenak egitera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide