Txara bidea asfaltatzeko lanak, amaituta

Onintza Lete Arrieta

Txara bidea, asfaltatu berri eta margotuta. (Orioko Udala)

Orioko Udalak azaldu du errepidea irail bukaeran asfaltatu zutela, eta margoketa lanak joan den astean amaitu zituztenez, bukatu dituztela eremu horretako lanak. Orain bi aste, Itxaspe bideko lanak amaitu zituen udalak.

Orioko Udalak jakitera eman du amaituta daudela Txara bideko lanak. Errepidea irail bukaeran asfaltatu zuten, eta margoketa lanak joan den astean bukatu zituzten. Lanak Asfaltos Urretxu enpresak egin dituela zehaztu du udalak, eta 40.000 euroko kostua izan dutela. Baita Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea sailaren bidez, 21.500 euroko laguntza jaso duela ere udalak.

Orain bi aste Itxaspen egin zituen asfaltatze lanak, eta azpimarratu du azken urteetan landa eremuko hainbat bide publiko asfaltatu eta txukundu dituela, "besteak beste, Marronta bidea konpondu zen 2021ean, Benta bidea 2023an eta Erretzabal bidea, iaz".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide