Amaitu dituzte Itxaspe bideko asfaltatze lanak

Julene Sorarrain

Amaitu dituzte Itxaspen bideko asfaltatze lanak. (Orioko Udala)

Uzkue enpresak urak bideratzeko sistema berria ezarri du, etorkizunean izan daitezkeen luiziak saihesteko asmoz. Bidea asfaltatu dute jada, eta pasabidea erabat zabalik dago herritarrentzat.

Joan den astean jarri zituen martxan Orioko Udalak Itxaspe bideko urak bideratzeko lanak. Izan ere, udalak luiziak izateko arriskua zuen eremu bat identifikatu zuen izen bereko baserrira iristeko bidean.

Bidea dagoeneko asfaltatu dute, eta erabat zabalik da herritarrentzat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide