Urak bideratzeko sistema berria ezartzen ari dira Itxaspe bidean

Julene Sorarrain

Urak bideratzeko sistema ezartzen ari da egunotan Uzkue enpresa. (Orioko Udala)

Konponketa lanak egiten dabiltza egunotan, baina oinezkoen pasabidea uneoro bermatuko dela jakinarazi du udalak. Halaber, lanak aste honen amaieran bukatzea aurreikusi dute. 

Orioko Udalak luiziak izateko arriskua duen eremu bat identifikatu du Itxaspe bidean. Arazo horren haria, Uzkue enpresa kontratatu du urak bideratzeko sistema berria ezartzeko, arriskuak saihesteko asmoz. 

Konponketa lanak egiten dabiltza egunotan, baina oinezkoen pasabidea uneoro bermatuko dela jakinarazi du udalak, eta lanak aste honen amaieran bukatzea aurreikusi dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide