Neu Troia, Nabasi eta Electrikass taldeen kontzertuak larunbatean, Etxeluzen

Julene Sorarrain

Lander Azkue eta Ion Ferrera Nabasi musika taldeko kideak. (Intza Trula)

Egitarau biribila osatu dute asteburu honetarako Etxeluzen. Eguerditik hasita, Beatriz Egizabalen bakarrizketa eta Bargi eta Isuoren kontzertua izango dira. Iluntzean, aldiz, hiru talde igoko dira gaztetxeko oholtzara: Neu Troia, Nabasi eta Electrikass, hain zuzen.

Proposamen zabalarekin dator Etxeluze gaztetxea asteburu honetarako. Izan ere, eguerdian hasi eta iluntzera arte iraungo duen festa antolatu dute larunbaterako. 

Hori horrela, 12:00etan hasita Marianitada egingo dute, Beatriz Egizabalek bakarrizketa eskaintzen duen bitartean. Jarraian, Bargi eta Isuoren kontzertuak dantza giroa jarriko du, eta bertaratzen direnek pintxoez eta garagardo artisauaz gozatzeko aukera izango dute.

Arratsaldean musika izango da protagonista. Hain zuzen ere, hiru talde igoko dira oholtza gainera 18:00etatik aurrera: Neu Troia, Nabasi eta Electrikass musikariek girotuko dute Etxeluze. Sarrerak bost euro balio du eta gaztetxean bertan eskuratu ahalko da. Gainera, ekarpenak duela gutxi jasandako lapurretei aurre egitera bideratuko dituzte antolatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide