Goiko Kaleko jaiak

Herri kiroletan trebatu dira haurrak Goiko Kalen, festei jarraipena emanez

Aiora Arriola 2025eko urriaren 11

Eguraldia lagun, lokotx bilketan, harria jasotzen, sokatiran eta txingekin jolasean ibili dira umeak goizean zehar.

Atzo arratsaldetik festetan murgilduta dira Goiko Kalen, eta gaur goiz-eguerdi partean, eguzkipean aritu dira etxeko txikienak Goiko Kaleko festetan Joseba Ostolazaren eskutik antolatutako herri kiroletan parte hartzen. 11:00 aldera hasi dira umeak musika eskolaren behealdeko plazara gerturatzen, eta han jardun dira taldeka jolasean. Lokotx bilketan, harria jasotzen, sokatiran eta txingekin ibili dira.

Honakoa da gaur arratsaldeko egitaraua:

  • 14:00. Goiko Kaleko herri bazkaria, parkean. Tokia beteta.
  • 16:00. Bazkaloste musikatua eta haurrentzat eskulanak, parkean.
  • 18:00. Desafioa: txapel jaurtiketa, Pilliku plazan.
  • 18:30. Talo-jana Zaraguetako ikasleen eskutik.
  • 21:00. Kontzertua: Hereje Fighters, Pilliku plazan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide