Asteburu dotorea prestatu du Goiko Kaleko festa batzordeak, urriaren 10ean eta 11n kaleko festak ospatzeko. Ostiral arratsaldean, txupinazoaren aurretik erraldoiek eta buruhandiek emango diete giroa kaleari, eta ez da jan-edanik, kontzerturik eta lehiarik faltako jaietan, ezta umeentzako tailerrik ere. Herri bazkaria ere antolatu dute, eta horretarako txartelak salgai dira. Esteka honetan eskura daiteke herri bazkariko infomazio osoa.
Ostiraleko ekitaldi guztiak Pilliku plazan izango dira, baita larunbatekoak ere, hiru kenduta: xilografia tailerra, bazkaria eta bazkaloste musikatua Goiko Kaleko parkean egingo dituzte.
Festa batzordeak txosna ere jarriko du, baina jakinarazi dute ez dutela edalontzirik emango; horiek norberak bere etxetik hartu beharko ditu.
Urriak 10, ostirala
- 18:00. Erraldoi eta buruhandiak, bonbo-tronpetarekin. Herriko Plazatik Pillikuraino.
- 18:30. Txupinazoa.
- 18:30. Aurpegi margoketa umeentzat, Txurrumuskiren eskutik.
- 18:30. Ikastolako ikasleen eskutik, pintxo potea.
- 20:30. Kontzertu akustikoa Herenaren eskutik.
Urriak 11, larunbata
- 11:00. Herri kirolak Joseba Ostolazaren eskutik.
- 12:30. Xilografia tailerra. Kamiseta zuria eraman behar du norberak, ondoren gustuko irudia xilografiatzeko bertan.
- 14:00. Goiko Kaleko herri bazkaria. Txartelak salgai.
- 16:00. Bazkaloste musikatua eta haurrentzat eskulanak.
- 18:00. Desapiyua: txapel jaurtiketa.
- 18:30. Talo-jana Zaraguetako ikasleen eskutik.
- 21:00. Kontzertua: Hereje Fighters.