Orioko Udalak gaur zabaldu du udazkeneko kultur eta kirol egitaraua. Parrilla Festak emango dio hasiera, eta gaurtik igandera askotariko ekintzez gozatu ahalko dute herritarrek Herriko Plazan eta inguruetan. Kultur ekintzei dagokienez, udalak azaldu du zinemak eta antzerkiak protagonismo berezia izango dutela udazkenean. Solasaldiak, tailerrak eta urteroko hitzorduak ere ez dira faltako.
Honakoa da egitarau osoa:
Egitaraua
- Gaurtik igandera: Parrilla Festa. Egitarau osoa, hemen ikusgai.
- Bihar, urriak 4: Emakumeen surf topaketa, Orioko Surf Taldearen eta Saregile emakumeen etxearen eskutik. 10:00etan, hondartzan.
- Urriak 10-11: Goiko Kaleko festak.
- Urriak 16, osteguna:
- Ikus-entzunezkoak: Zazpi, kontakizun bat tontorrez tontor eta Eutsi Maialen mendiari lotutako dokumentalen proiekzioa, 19:00etan Kultur Etxean. Talai Mendik antolatuta.
- Tailerra: Zer gertatzen da gizonek zaintzea aukeratzen dugunean? izenburupean. Gorka Iriartek gidatuta, 18:00etan, Saregilen. Emakumeen etxeak antolatuta.
- Urriak 17, ostirala: Xanti Agirrezabalaren Satiro antzezlanaren emanaldia, 21:00etan Kultur Etxean.
- Urriak 20, astelehena: Ipuin kontaketa saioa, Miriam Mendozarekin, 18:00etan Kultur Etxean. HH 3tik gorako umeentzat.
- Urriak 21, asteartea: Nola lagundu haurrari irakurzaletzen? izeneko tailerraren aurreneko saioa, Yolanda Arrieta idazlearen eskutik. 17:00etatik 19:00etara, liburutegian.
- Urriak 22, asteazkena: Beñat Sarasolaren Ezerezean aztarrika: Jorge oteizaren nazioarteko ibilbide itsua hitzaldia, 19:00etan, Salatxo aretoan.
- Urriak 23, osteguna: Xerka erakusketari lotutako solasaldia, Joseba Olagarai eta Martxel Larrazarekin, 10:00etan, Saregilen.
- Urriak 25, larunbata: Kandido Uranga eta Inazio Tolosa protagonista dituen Gabriel Arestirekin emankizuna, 19:00etan Kultur Etxean.
- Urriak 28, asteartea: Nola lagundu haurrari irakurzaletzen? izeneko tailerraren bigarren eta azken saioa, Yolanda Arrieta idazlearen eskutik. 17:00etatik 19:00etara, liburutegian.
- Urriak 30, osteguna: Ipuin kontaketa saioa Pello Añorgarekin, 18:00etan Kultur Etxean, LH 1 mailatik gorako umeentzat.
- Urriak 31, ostirala: Gau Beltza.
- Azaroak 1, larunbata: Sara Azurzaren kontzertua, 21:00etan Kultur Etxean.
- Azaroak 2, igandea: Joxe Mari Sarasola Zainbizi elkarteko kidearen Heriotzaren taupadak hitzaldia, 11:00etan, Arraunetxen.
- Azaroak 6-16: San Martin auzoko festak.
- Azaroak 13, osteguna: Zer gertatzen da gizonek zaintzea aukeratzen dugunean? izeneko tailerraren bigarren zatia, Gorka Iriartek gidatuta, 18:00etan, Saregilen.
- Azaroak 22, larunbata: Jon Plazaola eta Aitziber Garmendiaren Arizona antzezlana,19:00etan, Kultur Etxean.
- Azaroak 29, larunbata: Orioko Boxeo Jaialdia, River Box&Roll boxeo elkartearen eskutik, Karela kiroldegian.
- Abenduak 11, osteguna: Zer gertatzen da gizonek zaintzea aukeratzen dugunean? izeneko tailerraren azken zatia, Gorka Iriartek gidatuta, 18:00etan, Saregilen.