Karela kiroldegiko zerbitzu berriak, dagoeneko erabilgarri

Julene Sorarrain 2025ko ira. 1a, 12:30

Herritarrek dagoeneko erabili ditzakete Karela kiroldegiko zerbitzu berriak, besteak beste bi gimnasioetako ekipamendu berria. Bestalde, udalak asteazkenean emango ditu ikastaroez eta prezioez xehetasunak, eta izena emateko epea ostiralean zabalduko du.

Orioko Karela kiroldegiak kudeaketa berriarekin hasi du gaur 2025-2026 ikasturtea, izan ere, hemendik aurrera Neo enpresak kudeatuko du kiroldegia BPXporten ordez, eta asteazkenean azalduko ditu Orioko Udalak xehetasunak ikastaroez, ordutegiez eta prezioez. Gainera, Haize-Berri taberna zegoen gunean sortutako gimnasioa ere dagoeneko martxan da, eta hasiera batean, herriko kirol klubei zuzenduta egongo da bertako zerbitzua.

Gaur, astelehena, ordutegi berriarekin zabaldu ditu ateak kiroldegiak: astelehenetik ostiralera 07:00etatik 21:00etara egongo da irekita, larunbatetan 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara. Ikastaroetan izena emateko epea, berriz, ostiralean irekiko da, irailaren 5ean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide