Euria ez da aitzakia hondartzako Mola Mola tabernan, eguraldi txarra egin arren, kontzertuak eskaintzen ari baitira. Atzo arratsaldean, asteazkenarekin, Malaka Jazz taldearen emanaldia ikusteko aukera egon zen aterpe azpian, eta giro ederra sortu zen, nahiz eta eguraldiak ez lagundu.
Bihar, ostiralarekin, beste emanaldi bat ikusteko aukera egongo da: Marek 131 eta Electro Beats. Bi Dj hauek funky eta elektronika estiloak bateratuko dituzte, eta 19:30etan hasiko dira hondartza musikaz blai girotzen.
Asteburuan ez da emanaldi gehiago eskainiko tabernan, larunbatean Arima Soul taldeak emango baitu kontzertua Orioko udalaren eskutik.