Arima Soul taldearen kontzertuak girotuko du asteburua Antilla hondartzako berdegunean. 20:00etatik aurrera izango da emanaldia, Lidia Insausti eta Dj Makalaren eskutik.
2020an Zarautzen jaiotako musika proiektua da Arima Soul, Mikel Unzurrunzaga Schmitz; artistikoki DJ Makala bezala ezagutzen denak, eta Lidia Insausti abeslariak sortua. Beraien abestiak Soul, Funk, R & B, Disco eta Jazz-Groove estiloak uztartzen ditu.
Formatu desberdin askotan egiten dute lan, eta horietako bat Arima Soul System izeneko duoa da. Bertan, Makala DJ beteranoak musika jarri eta Lidia Insaustik abestu egiten du. Euren zuzenekoetan euren abestiak zein kantu klasiko batzuk nahasten dituzte.