Orioko Futbol Taldeak bilerak egingo ditu 2025-26 denboraldirako informazioa emateko

Aiora Arriola 2025ko uzt. 8a, 15:00

Orioko Futbol Taldea senior mutilak gizonak. (Utzitakoa)

Uztailaren 21etik 24ra egingo dituzte denboraldi berriari buruzko informazioa emateko guraso eta jokalariei bideratutako bilerak.

Orioko Futbol Taldearen bilerak egingo dira Mendibeltz futbol zelaiko bilera gelan uztailaren 21etik 24ra, datorren 2025-26 denboraldiari buruz guraso eta jokalariei informazioa emateko eta beraien iritzia entzuteko.

Bilera bakoitza kategoria bati zuzenduta egongo da: uztailaren 21a, astelehena, infantilei; uztailaren 22a, asteartea, kadeteei; uztailaren 23a, asteazkena, jubenilei; eta uztailaren 24a, osteguna, seniorrei. Guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.

Hurrengo denboraldian izena emateko epea uztailaren 18ra arte, ostirala, egongo da zabalik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide