Orioko Futbol Taldeak datorren denboraldirako izen-ematea zabaldu du

Julene Sorarrain 2025ko eka. 24a, 11:30

Mendibeltz futbol zelaia. (Orioko Udala)

Eskaintza infantil kategoriatik aurrerako neska-mutilei zuzenduta dago, eta izena emateko azken eguna uztailaren 18a izango da.

Orioko Futbol Taldeak 2025-2026 denboraldirako futbol federatuko izen-ematea zabaldu du, eta horretarako aukera izango dute interesdunek uztailaren 18ra arte.

Eskaintza infantil kategoriatik aurrerako neska-mutilei zuzenduta dago, hau da, 2012 eta 2013 urteetatik gorakoei, eta izena emateko galdetegi hau bete beharko dute.

Informazio gehiago eskuratzeko, herritarrek oriokoftberria@gmail.com helbidera idatzi edota 634 43 88 16 (Ibai) zenbakira deitu dezakete.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide