Gaur goizean abiatu da Donosti Cup futbol txapelketa. Aurten guztira 2.000 partida inguru jokatuko dituzte Gipuzkoan zehar, tartean Orioko Mendibeltz futbol zelaian.
Zehazki, 53 lehia izango dira Mendibeltzen, gaurtik hasi eta asteburura arte. Lehenego partidua 10:00etan hasi dute Usandizaga eta Astigarragako (Gipuzkoa) Mundarro kirol taldeek, eta 1-3 emaitzarekin amaitu dute norgehiagoka.
Arratsaldera arte, beste hainbat partidu ikusteko aukera izango dute herritarrek. Honako lotura honetan ikus daitezke Mendibeltz futbol zelaian jokatuko diren partiden ordutegiak.