Donosti Cup txapelketako partidak jokatuko dituzte gaurtik larunbatera Mendibeltz futbol zelaian

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 7a, 08:00

Hainbat lagun, iaz, Mendibeltzen jokatutako partida batean. (Donosti Cup)

Euskal Herriko nahiz nazioartetik iritsitako futbol taldeek jokatuko dituzte futbol partidak Mendibeltz futbol zelaian. Gaur, bihar, etzi, ostegunean, ostiralean eta larunbatean izango dira lehiak han.

Gaur hasiko da Donosti Cup futbol txapelketa. Guztira, 30 herrialdetako 900 taldek parte hartuko dute torneoan, eta horietatik 200 izango dira emakumeek osatutakoak. Denera, gutxi gorabehera, 16.000 pertsona bilduko ditu txapelketak. 2.000 partida inguru jokatuko dituzte datozen egunetan Gipuzkoako 60 futbol zelai baino gehiagotan, tartean Urola Kosta eskualdekoetan. 

Orioko Mendibeltz futbol zelaiak ere hartuko ditu horietako zenbait partida, 53 lehia, guztira. Hain justu, gaurtik ostiralera arte egunero izango dira partidak han. Gaur, esaterako, 10:00etan jokatuko dute lehen partida Usandizaga eta Astigarragako Mundarro taldeek. 

Honako lotura honetan ikus daitezke Mendibeltz futbol zelaian jokatuko diren partiden ordutegiak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide