Gaur iritsiko da udalak banatutako udako programaren eskuorria herritarren etxeetara. Aurten ere, aurreko urteko hainbat ekitaldi errepikatuko dira: Zinea kalean haurrentzako emanaldiak hondartzan, Orio Kanpina estropadak errioan eta itsasoan, arrain txikien arrantza lehiaketa kirol portuan eta Gure Zirkua Mendibeltz futbol zelaiaren ondoko berdegunean. Orion igaroko du abuztua zazpigarren urtez jarraian, eta sarrerak eskuragai daude haien webgunean.
Hondartza girotzera etorriko zaizkigu artista ugari: pop eta folk doinuak uztartzen dituen Feten Feten taldeak kontzertua emango du bi aste barru, uztailaren 18an, 20:00etatik aurrera, eta abuztuaren 23an, larunbatarekin, Arima Soul eta DJ Makalaren emanaldia izango da ordu eta leku berean. Irailerako, Sara Zozaya musikari donostiarraren kontzertua ere programatu du udalak, eta data hurbildu ahala emango du xehetasunen berri.
Udako emanaldiei amaiera emateko, irailean, Zuhaitz Gurrutxagaren Nortasun Agiria bakarrizketa berriaz gozatzeko aukera izango da Zimitorio zaharrean, eta Sara Zozayaren kontzertua ere izango da. Hilabetea borobiltzeko, Begi Bistanek antolatutako Behoria Garbia ekimena egingo dute errioan eta herrian, kirola eta ingurumenaren babesa uztartuz.
Segidan programa osoa:
Uztaila
- Uztailak 6, igandea: Mola Market, hondartzan.
- Uztailak 8, asteartea: Zinea kalean: Lagunak erreskatera!, 22:00etan hondartzan.
- Uztailak 18, ostirala: Feten Feten taldearen kontzertua, 20:00etan hondartzan.
- Uztailak 19, larunbata: 7. Orio Kanpina Ikurrina, 12:00etan errioan.
- Uztailak 20, igandea: Orio Kanpina 13. Bandera, 11:25ean itsasoan.
- Uztailak 25-26, Arrain txikien arrantza lehiaketa, 9:00etan kirol-portuan.
- Uztailak 26, larunbata: Donostiako Musika Hamabostaldiko organo emanaldia, 20:00etan elizan
Abuztua
- Abuztuak 1-23: Gure Zirkua, Mendibeltz futbol zelaiaren alboko berdegunean.
- Abuztuak 19, asteartea: Zinea kalean: Buffalo kids , 22:00etan hondartzan.
- Abuztuak 23, larunbata: Arima Soul eta DJ Makalaren kontzertua, 22:00tan hondartzan.
Iraila
- Irailak 19, ostirala: Bakarrizketa: Nortasun agiria, 19:00etan Zimitorio zaharrean.
- Irailak 26, ostirala: Sara Zozayaren kontzertua, eguna eta ordua zehazteke.
- Irailak 27, larunbata: Behoria Garbia ekimena, Herriko Plazan eta Arraunetxen.