II. Villa de Bilbao nazioarteko piano lehiaketan saritu dute Ane Blazquez

Onintza Lete Arrieta 2025ko uzt. 2a, 11:27

Ane Blazquez, joan den astean Bilboko nazioarteko lehiaketan. (Utzitakoa)

Oriotar gazteak lehen saria eskuratu du 18 urtez azpikoen kategorian. Iaz ere parte hartu zuen, eta orduan hirugarren egin zuen 16 urtez azpikoetan.

Ane Blazquez oriotar gazteak II. Villa de Bilbao nazioarteko piano txapelketan parte hartu zuen joan den astean, eta lehenengo saria eskuratu du bere kategorian, 18 urtez azpikoetan, hain zuzen.

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako eta Francisco Escuderoko kontserbatorioko ikaslea da Blazquez, eta  lehiaketan honako obrekin lortu zuen garaipena: Moskozsky-ren op.72 n6 estudioarekin, Poulenc-en XV.inprobizazioarekin eta Chopin-en op.15 n1 nocturnoarekin.

Iaz sortu zuten piano lehiaketa, eta orduan ere parte hartu zuen oriotarrak; hirugarren egin zuen 16 urtez azpikoetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide