Apirileko ezohiko udalbatzarrean jakinarazi zutenez, Neo Instalaciones Deportivas SL enpresa arduratuko da Orioko kirol instalazioen kirol jarduerak, sorospena eta salbamendua, bezeroentzako arreta, garbiketa, mantentzen lanak eta koordinazio zerbitzuak kudeatzeaz.
Aurrekari bezala, hiru enpresak parte hartu zuten udal kirol instalazioak kudeatzeko lehiaketa publikoan, tartean orain arte Karela kiroldegia kudeatu duen BPXport enpresak. Laburbilduz, lehia BPXport eta Neo enpresen artean egon zen, hirugarren enpresa lehiaketatik kanpo gelditu baitzen irizpideetako bat ez betetzearren. Lehiaketako atal guztien batura eginda, puntuazio altuena Neok lortu zuen. Hortaz, gaurtik aurrera enpresa hori arduratuko da Orioko udal kirol instalazioak kudeatzeaz.
Bestalde, hemendik aurrera herritarrek karela.harrera@equiponeo.com heldibera idatzi beharko dute kirol jardueren edota instalazioen inguruko informazioa eskuratzeko.