Orioko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du Saregileko erasoak salatzeko

Julene Sorarrain 2025ko eka. 17a, 14:00

Saregileko leihoa, hautsita, ostiral gauetik. (Julene Sorarrain)

Ekainaren 20an egingo dute elkarretaratzea, Herriko Plazan, emakumeen etxeak pasa den asteburuan jasandako erasoak salatzeko asmoz.

Saregile Emakumeen Etxeak pasa den ostiralean jasandako erasoak salatzeko asmoarekin, elkarretaratzea deitu du Orioko Mugimendu Feministak ostiral honetarako. Herriko Plazan izango da hitzordua, 20:00etan hasita.

Mugimenduko kideek sare sozialetan azaldu dutenez, sarrerako kristala hautsi zuten "pisua jaurtiz", baita fatxada zikindu ere, ostiraletik larunbaterako gauean. Eraso hau, ordea, ez dela "isolatua" izan gaineratu dute, eta bi urte inguru daramatzatela, beste kolektibo batzuekin batera, erasotuak izaten. Hala, dei egin die herritar guztiei elkarretaratzera gerturatzeko, baita erasoen aurka daudenen sinadurak jasotzeko galdetegia betetzeko ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide