Orioko Mugimendu Feministak ekainaren 13an Saregile Emakumeen Etxea erasotua izan zela salatu du sare sozialetan. Mugimenduko kideek azaldu dutenez, oraingo honetan sarrerako kristala hautsi dute "pisua jaurtiz", baita fatxada zikindu ere, ostiraletik larunbaterako gauean.
Hala, mugimenduak gogora ekarri du eraso hau ez dela "isolatua", eta bi urte inguru daramatzatela, beste kolektibo batzuekin batera, erasotuak izaten. "Herriak gorroto eraso hauen berri izatea ezinbestekoa iruditzen zaigu herriko errealitateaz jabetzeko. Hurrengoan zer? Posizionatzeko garaia da, eman zure babesa lotura honen bidez". Mugimenduak erasoen aurka daudenen sinadurak jasotzeko galdetegia zabaldu du sare sozialen bitartez, herritarrek "beren babesa" erakutsi dezaten.