Rioja Filarmoniaren biolin doinuek alaitu dute San Martin baseliza

Julene Sorarrain 2025ko mai. 26a, 10:00

Rioja Filarmoniak igandean eskainitako kontzertua San Martin baselizan. (utzitakoa)

Alba Carretero musikari oriotarrak emanaldia eskaini zuen pasa den igandean Rioja Filarmonia taldearekin batera, eta herritarrek goraino bete zuten San Martin baseliza, taldearen "doinu barrokoak" entzuteko gogoarekin. 

Hainbat herritar gerturatu ziren igandean San Martin baselizara Rioja Filarmonia taldeak eskainitako kontzertua entzutera. Alba Carretero musikari oriotarra da talde horretako kideetako bat, eta biolinarekin gozarazi egin zien bertaratutako entzuleei. Alba Reirisek eta Jorge Nicolas Manriquek, berriz, biolontxeloa eta clavicembaloa jo zituzten; aspaldiko piano mota bat da azken hori. 

Saio berezia izan baitzen taldearentzat, izan ere, lehenengo aldiz eskaini zuten emanaldia Carreteroren jaioterrian.

Rioja Filarmoniak igandean eskainitako kontzertua San Martin baselizan. (utzitakoa)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide