Gorengo Mailatik Ohorezko Mailara igotzeko fasea jokatzen ari dira Orioko Futbol Taldeko emakumezkoak, eta helburua lortuz gero, klubeko bi senior taldeek jokatuko lukete Ohorezko Mailan datorren denboraldian, mutilek aurreko astean lortu baitzuten igoera. Hala, hil ala biziko partida dute Aitor Arregiren emakumeek gaur arrtsaldean, etxean bertan, Mendibeltzen, 15:30ean.
Aurkari zuzenaren kontra ariko dira, gainera, Intxaurdi B taldearen kontra. Sailkapenean bigarrenak dira horiek une honetan. Oriokoek partida irabaziko balute, beste multzoko bigarrenaren aurka jokatuko lukete hurrengo partida. Joan-etorriko kanporaketa bat litzateke, Aitzondo taldearen kontra, eta garaileak mailaz igotzeko txartela eskuratuko luke.
Horregatik, Arregik zaleei dei egin die, gaur harmailak bete ditzaten neskak animatzeko.