Amaiera ezinhobea eman die Orioko Futbol Taldeko jokalariek aurtengo denboraldiari, izan ere, Ohorezko Mailara igotzeko txartela eskuratu dute gaur arratsaldean Donostian jokatutako partidan.
Arratsaldeko 18:00etan hasi da norgehiagoka, eta gaurko hitzordu berezian jokalariek beren lagunen eta familiartekoen babesa jaso dute harmailetatik. Oriotarrek aise irabazi dute gaurko lehia, izan ere, 0-4 emaitzarekin amaitu dute jardunaldia Rotetaren aurka.
Igoera ospatzeko asmoarekin, harrera ospakizuna eta festa antolatu dituzte Mendibeltz zelaian, eta bertan izango dituzte herritar, guztiak txaloka eta txistuka, gaurko garaipena ospatzeko.