"Giro aparta" izan dute Karelan jokatutako jubenilen eskubaloiko Espainiako Txapelketan

Julene Sorarrain 2025ko mai. 6a, 10:24

Ostiralean hasi eta igandera arte, Jubenil Nesken Estatuko Txapelketa jokatzen aritu da Orio Eragin eskubaloi taldeko Kalefit taldea. Partiduak etxean jokatu dituzte oriotarrek, eta estatuko B sektoreko beste hiru talde izan dituzte aurkari: Hand Vall Valladolid, Union Financiera Oviedo eta Cangas.

Ostiralean hasi eta igandera arte, Jubenil Nesken Estatuko Txapelketako jardunaldia jokatzen aritu da Orio Eragin Eskubaloi taldeko Kalefit taldea. Partiduak etxean jokatu dituzte oriotarrek, eta estatuko B sektoreko beste hiru talde izan dituzte aurkari: Hand Vall Valladolid, Union Financiera Oviedo eta Cangas.

Guztira hiru jardunaldi izan dituzte asteburuan zehar, eta Orioko taldeak askotariko emaitzak lortu ditu, tartean garaipen bat. Hona hemen txapelketako emaitzak:

  • Hand Vall Valladolid 29 - 19 Unión Financiera Oviedo.
  • Kalefit Orio 21 - 26 Cangas.
  • Hand Vall Valladolid 19 - 25 Cangas.
  • Kalefit Orio 25 - 20 Unión Financiera Oviedo.
  • Cangas 28 - 14 Unión Financiera Oviedo.
  • Kalefit Orio 14 - 16 Hand Vall Valladolid.

Orioko klubeko kideek hiru egunetako "giro aparta" azpimarratu nahi izan dute, eta aipatzekoa izan dela "lau taldeen artean, eta oro har, kiroldegian egon diren guztien jarrera eta kiroltasuna". Hori ez ezik, zuzendaritzak eskerrak eman dizkie jardunaldia aurrera eramaten lagundu duten guztiei.

Argazkiak: utzitakoak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide