Espainiako estatuko eskubaloiko jubenil nesken 32 talde onenak lehia bizian arituko dira bihar, maiatzak 2, hasi, eta igandera bitarte. Zortzi multzotan ariko dira, eta multzo bakoitzean lau talde lehiatuko dira. Multzoetako bat –B sektorea– Orion elkartuko da, eta Karelan jokatuko dituzte partidak.
Kalefit Orio da Euskadiko hirugarren talde onena, eta honako hiru talde izango dira bere aurkariak: Cangas (Galiziako onena), Union Financiera Oviedo (Asturiasko onena) eta Hand Vall Valladolid (Gaztela eta Leongo onena).
Orioko txapelketa irabazten duena Espainiko Top 8ra sailkatuko da.
Partidak
Honakoak dira Orioko multzoko partiden egunak eta orduak:
Maiatzak 2, ostirala:
- 16:30. Hand Vall Valladolid-Union Financiera Oviedo.
- 18:30. Kalefit Orio-Cangas.
Maiatzak 3, larunbata:
- 16:30. Union Financiera Oviedo-Kalefit Orio.
- 18:30. Hand Vall Valladolid-Cangas.
Maiatzak 4, igandea:
- 10:00. Cangas-Union Financiera Oviedo.
- 12:00. Kalefit Orio-Hand Vall Valladolid.
Giro aparta kiroldegi aurrean
Orio Eragin eskubaloi klubak jakinarazi duenez, bihartik igandera taberna jarriko dute kiroldegi aurrean, eta klubak herritarrak animatu ditu eskubaloi partidak ikustera eta tabernako zerbitzuaz gozatzera.
Zuzendaritzak eskatu du, hori bai, ohi bezala errespetuz joka dezatela ikusleek, taldeak animatuz eta eskubaloiaz gozatuz.