Kraka sormen tailerrean izena emateko aukera dago oraindik

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 15a, 09:56

Nerea Urdangarin eta Zorione Mendez sortzaileak. (Onintza Lete Arrieta)

Datorren astean izango da tailerra, apirilaren 23tik 26ra, Etxeluze gaztetxean, 6 urtetik gorako edonorentzat. Oriaren ingurumena arte praktikan jarri diote izena, eta bertako fauna eta flora ezagutzea izango da helburuetako bat. Zorione Mendezek eta Nerea Urdangarinek emango dute tailerra.

Oriaren ingurumena arte praktikan izeneko tailerra egiteko aukera egongo da datorren astean,  apirilaren 23tik 26ra (16:00etatik 18:30era) Etxeluze gaztetxean, eta 6 urtetik gorako edonork parte hartu ahalko du bertan, baita familiek ere. Kraka sormen tailerren bitartez, Aste Santuan sormenari tokia egin nahi diote herrian.

Tailerra Zorione Mendez eta Nerea Urdangari artista oriotarrek eskainiko dute, eta bertako fauna eta flora ezagutzea izango da helburuetako bat.

Izena emateko aukera zabalik dago oraindik, eta horretarako, ganbara.sormentailerra@gmail.com helbidera idatzi daiteke, edo mezua bidali edo deitu honako bi telefono zenbaki hauetara: 652 70 22 37 edo 660 33 85 87. Izena galdetegi hau beteta ere eman daiteke. Prezioei dagokienez, 50 euro balio du parte hartzeak. Ganbarako kideek eta familiek, berriz, 40 euro ordainduko dute partaideko.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide