Palestinaren kontrako genozidioa salatuko dute asteartean Orion

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 4a, 11:35

Joan den udazkenean Palestinari elkartasuna adierazteko Herriko Plazan egindako elkarretaratze bat. (Onintza Lete Arrieta)

Lurra, justizia, bakea. Genozidioa stop lelo hartuta deitu du elkarretaratzera Gernika-Palestina herri ekimenak. Herriko Plazan egingo dute protesta.

Israel Palestinaren kontra egiten ari den genozidioa salatzera deitu ditu berriro ere herritarrak Gernika-Palestina herri ekimenak. Orion, apirilaren 8an, asteartearekin, egingo dute elkarretaratzea Herriko Plazan, 19:00etan hasita. Lurra, justizia, bakea. Genozidioa stop izango da protestaren leloa.

Joan den astean bertan ere egin dituzte elkarretaratzeak herrian Palestinari elkartasuna adierazteko; ikastetxe atarietan egin zituzten bilkura horiek. Aurrez, udazkenean ere bildu izan dira Herriko Plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide