Erailtzen ari diren horiek gure haurrak ere badira! Aski da! lelopean, elkarretaratzeak egin dituzte gaur 16:30ean Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta institututan. Orion, esaterako, bi ikastetxeen atarietan elkartu dira protesta egiteko.
"Israelek, AEBren laguntzarekin, gau bakar batean 430 zibil palestinar baino gehiago erail ditu, %65 haurrak. Ezin gara isilik geratu. Erailtzen ari diren haur horiek gure seme-alabatzat hartu, guraso horiek gure anai-arreba bezala sentitu, eta lau haizetara oihukatu behar dugu: ASKI DA!", zabaldu zuten antolatzaileek joan den astean, elkarretaratzeetarako deia egitean.