750 dantzari igo ziren igandean Karela kiroldegiko oholtzara, Gipuzkoa Dance Contest hip-hop dantza txapelketan parte hartzera. Dantza taldeak Euskal Herriko txoko askotatik iritsi ziren, baita Espainiako hainbat hiritatik ere, eta aurreko urteetan bezala, sarrera guztiak egunaren aurretik agortuta gelditu ziren.
Goizean hasi zen lehiaketa, gaztetxoen parte hartzearekin, eta arratsaldean helduen txanda izan zen. Talde askok koreografia ikusgarriak eskaini zituzten, bideoz jasotako bi horiek, esaterako. Irudiek ere erakusten dute txapelketa zeinen ikusgarria izaten den.