Orio Arraunketa Elkarteak martxoaren 20an, ostegunarekin, egingo du urteroko ohiko batzar nagusia. 18:30ean hasiko da batzarra, Arraunetxen, eta bi puntu nagusi izango ditu: batetik, 2024ko balantzea egitea eta, bestetik, 2025eko aurrekontua aurkeztea. Aurrez, azken batzarreko akta irakurri eta onartuko dute, eta amaitzeko, berriz, galderak eta eskariak egiteko tartea zabalduko dute.
Iazko batzar nagusia maitzaren 17an egin zuen arraun klubak, eta tartean, iazko azaro amaieran, ezohiko batzarra ere egina zuen, 20024ko kirol memoria eta 2025erako kirol estruktura berria azaltzeko.