Oriotarrak bikain aritu dira Gipuzkoako Arraunergometro Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2025ko ots. 17a, 17:06

Atzoko txapelketan parte hartu zuten oriotarren talde argazkia. (OAE)

Atzo Donostian jokatu zuten lehiaketa infantilek eta kadeteek, Ur-Kirolak taldearen egoitzan. Kadete mutiletan urrea eskuratu zuen Gorka Arrojeriak eta infantil mutiletan, berriz, zilarra, Inar Arrillagak.

Larunbatean Orio Arraunketa Elkarteko kideak Oriaren 31. Traineru Jaitsierarekin buru-belarri ibili ziren, baina atzo izan zituzten hitzordu gehiago ere klubeko arraunlariek.

Donostiako Ur-Kirolak taldearen egoitzan, esaterako, Gipuzkoako Arraunergometro Txapelketak jokatu zituzten. Oriok 23 arraunlari gaztetxo auzkeztu zituen, bederatzi infantil mutiletan, 11 infantil nesketan eta hiru kadete mutiletan.

Emaitzei dagokienez, bikain aritu zire, Gorka Arrojeria Irigoienek urrea eskuratu baitzuen kadete mutiletan, eta Inar Arrillaga Olidenek, berriz, zilarra infantil mutiletan.

Gorka Arrojeria, atzo, urrezko dominarekin. (OAE)

Inar Arrillaga, zilarrezko dominarekin. (OAE)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide