Oriaren 31. Traineru Jaitsiera, irudietan

Onintza Lete Arrieta 2025ko ots. 16a, 09:47

Errioa kolore guztietako ontziz eta adin guztietako arraunlariz bete zen atzo arratsaldean. Entrenamendu testa izan arren, hiru bandera zeuden jokoan, eta ikusle ugari erakarri zuen hitzorduak, tenperatura epelak eta eguzkiak lagunduta.

Atzo arratsaldean jokatu zen Oriaren 31. Traineru Jaitsiera errioan, eguraldi zoragarriarekin. 16:30ean hasita, 77 ontzi aritu ziren nor baino nor erlojuaren aurkako lanean, eta jokoan ziren hiru banderetatik bi etxean gelditu ziren, senior gizonezkoena eta beteranoena, hain zuzen –Badok13 taldeak irabazi du azken hori–.

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide