Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da gaur herritik irteteko

Onintza Lete Arrieta 2025eko otsailaren 15a

Ibai Ondo kalea.

Arratsalde partean itxiko dute Ibai Ondo kalerako sarbidea, Oriaren 31. Traineru Jaitsiera dela eta.

Bihar 16:30ean hasiko da Oriaren 31. Traineru Jaitsiera, eta hori dela eta, arratsalde partean Ibai Ondo kalerako sarbidea itxita egongo da moilatik, 15:00etatik 18:00etara, udalak ohar bidez jakinarazi duenez. Izan ere, Salatxo tabernaren parean postuak jarriko dituzte.

Herritik ateratzeko, beraz, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da ordu horietan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide