Igandean Portugaleteko traineru jaitsieran parte hartuko dute Oriok eta Badok 13k

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 21a, 11:46

Oriotarrak estropada batean.

Emakumeen ontzia bertan izango dela jakinarazi du Orio Arraunketa Elkarteak. Beteranoek bi ontzi uretaratuko dituzte.

Igande honetan jokatuko da Portugaleten (Bizkaia) hango traineru jaitsiera, eta oriotarrek bertan lehiatzeko asmoa dute. Orio Arraunketa Elkarteak jakinarazi duenez, emakumezkoen ontziak parte hartuko du estropadan.

Beteranoak ere hantxe izango dira, Badok 13 taldeak bi ontzi uretaratuko baititu. Hain zuzen, beteranoek egingo dute aurrena arraunean, erlojuaren kontra, 12:00etan hasita.

Emakumezkoen txanda, berriz, 12:20 aldera izango da, eta oriotarrak aterako dira azkenak, 12:34ean.

Bestalde, gero eta gutxiago falta da etxeko hitzordu garrantzitsurako, otsailaren 15ean jokatuko baita Oriaren XXXI. Jaitsiera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide