Oriaren XXXI. Traineru Jaitsiera, otsailaren 15ean

Onintza Lete Arrieta 2024ko abe. 12a, 16:15

Oriaren XVIII. Traineru Jaitsieran, oriotarrak bandera astintzen.

Arraun hitzordu garrantzitsuenetakoari jarri diote datorren urterako data: otsailaren 15ean, larunbatarekin izango da, arratsaldeko lehen orduan.

Orio Arraunketa Elkarteak jakinarazi du noiz izango den Oriaren XXXI. Jaitsiera: otsailaren 15ean, larunbatarekin, arratsaldeko lehen orduan jokatuko da arraun hitzordu garrantzitsua, 16:00etan hasita.

Ohi bezala, Mapil eta herriko zubiaren arteko distantzia egingo dute arraunean gizonezkoek 6.000 metro osatuz, eta Saikola eta zubi artean, emakumezkoek, 4.000 metro osatuz.

Aurtengo hitzordua otsailaren 10ean izan da, eta banderak Urdaibaik eta Arraun Lagunak taldeek astindu dituzte. Beteranoetan, garaipena Galiziako Chapelarentzat izan da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide