Askotariko iritziak bildu ditu Gukak Benito Lertxundi musikariari buruz, hark musikagintza utziko duela iragarri berritan: musikarienak, noski –Intza Unanue, Juantxo Zeberio, Miren Fernandez, Jon Maia, Xabier Lizaso, Asier Gozategi, Mikel Markez eta Sara Zozaya–, kulturgileena –Gotzon Barandiaran, Lander Garro, Jon Agirresarobe Torrotxo eta Nekane Oiarbide– kazetariena –Joxe Mari Iriondo, Aiora Larrañaga eta Ibon Gaztañazpi–, hainbat oriotarrena –Kandida Arruti, Ana Egibar eta Joxemari Olasagasti–, baita Pako Aristi idazlearena, eta, nola ez, Gratxina Lertxundi managerrarena eta Anuska Esnal Orioko alkatearena ere.
Oriotarrek eta aiarrek egunotan jasoko dute erreportaje zabal hori dakarren aldizkaria etxeko buzoian.