San Nikolas jaiak 2024

Gozategiren kontzertua abenduaren 25era atzeratzea erabaki dute

Onintza Lete Arrieta 2024ko abe. 7a, 14:50

Gozategi taldea.

Eguraldi makurra dela eta, Orioko Udalak eta taldeak hartu dute erabakia, eta orain gutxi jakinarazi dute.

Sanikolas jai hauetan hainbat ekitaldi tokiz aldatu behar izan ditu udalak eguraldi txarraren ondorioz, eta atzoko pilota partidak ere bertan behera uztea erabaki zuen Ospele pilota elkarteak euriak eta hezetasunak lurra egoera oso txarrean utzi zutelako.

Gaur, alerta laranja ezarrita dago itsasaldean, baina herrigunean ere eguraldia benetan makurra ari da izaten, eta hala, gaur gaueko Gozategiren eta ondorengo DJ emanaldia egunez aldatzea erabaki dute: "Gozategirekin eta DJ Bonekin hitz eginda, Orioko Udalak abenduaren 25eko iluntzerako lotu du haien kontzertua. Herritarrok, beraz, aukera izango dugu, Gabon giro goxoan kontzertu ederra gozatzeko. Mari Domingiren opari ederra izango da!", azaldu du oharrak ohar bidez.

"Udalaren helburu nagusienetako bat zaintza da eta horrelako erabakiak honela ulertu behar dira. Musikariak eta herritarrak zaindu behar ditugu eta hori izan da erabakiaren arrazoia. Mila esker Gozategi taldeko lagunei eta DJ Boni, aldaketa egiteko eman dizkiguten erraztasunengatik!".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide