'Zikin-estalia', aste honetako Orioko esamoldea

Julene Sorarrain 2024ko urr. 27a, 09:00

Orioko hitz eta esamoldeen bildumako hirugarren proposamena. (Orioko Udala)

Datozen hilabeteetan zehar, gehiago publikatzen jarraituko dute, asteazkenero, Instagram, Facebook eta X (Twitter) bidez.

Orioko Udalak, Aritz Pardinarekin elkarlanean, astean behin herriko hitz edo esamolde bat zabalduko du. Aste honetan zikin-estalia esamoldea partekatu dute beren sare sozialen bitartez. "Zikina asko igartzen ez zaiona" bezala definitu dute esaera. Adibide moduan, "mantal hau oso zikin-estalia da" erabili dute.

Aurreko asteetan, esaterako, txikitan jaioa eta ahoko zuloan jarri esamoldeak partekatu zituzten. Datozen hilabeteetan zehar, gehiago publikatzen jarraituko dute, asteazkenero, Instagram, Facebook eta X (Twitter) bidez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide