Katxalin elkartea bularreko minbiziaz informatzen aritu da Herriko Plazan

Julene Sorarrain 2024ko urr. 17a, 13:00

Bolondresak Katxalin elkartearen mahaian, Herriko Plazan. (utzitakoa)

Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Katxalin elkarteko bolondresak informazioa ematen eta donazioak jasotzen aritu dira gaur goizean. 

Urriaren 19an, larunbatean, Bularreko Minbiziaren Aurkako eguna ospatu da. Horren harira, Katxalin Bularreko eta Ginekologiako Minbiziagatiak Eragindako Gipuzkoako Emakumeen Elkarteak mahaia jarri du gaur goizean Herriko Plazan. Bertan bolondresek herritarren donazioak jaso dituzte, baita pinak eta gaiaren inguruko informazioa banatu. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide