Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da urriaren 19a, larunbata, eta beste urteetan bezala, aurten ere sentsibilizazio kanpaina abiatu du Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak.
Hala, egunotan hasi dira herriko saltokietan xingola arrosak banatzen herritarrei, eta udalak ere xingola handi bat eskegi du udaletxeko balkoitik.
Kartelak ere jarri dituzte saltokiek, eta horietan minbiziaren ikerketan laguntzeko dohaintzak egiteko QR kodeak jarri dituzte.
Hain zuzen, irailaren 25ean mahai informatiboa jarri zuten elkarte horretako Orioko boluntarioek, herritarrak kontzientziatzeko ikerketak duen garrantziaz.