Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak "ikerketen garrantzia" helarazi die herritarrei

Julene Sorarrain 2024ko ira. 25a, 14:00

Atzo Herriko Plazara hurbildu ziren elkarteko kideak, gaixotasunaren ikerketaren garrantzia zabaltzeko eta lan horrek "bizitza gehiago dakarrela" erakusteko.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearen helburuetako bat da 2030. urtean minbiziaren batez beste %70eko biziraupena gainditzea. Hori lortzeko, "berrikuntza zientifikoaren arloko ikerketa" sustatu behar dela azpimarratu dute, pazienteei laborategiko emaitzak "lortzeko eta bizkortzeko".

“Bi gizonetik batek eta hiru emakumetik batek minbizia izango dute bizitzan zehar. Horrek esan nahi du 2030ean 2 minututan behin diagnostiko berri bat egotea espero dela. Testuinguru horretan, minbiziaren ikerketa bultzatzeak lehentasuna izan behar du gizarte osoarentzat", adierazi dute. 

Ikerketaren garrantzia gizartera hurbilduz

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak mezu hau helarazi nahi izan du: “Aurrerapen berri bakoitzak aukera berriak sortzen ditu minbizia duten paziente askorentzat. Azken finean, minbiziari buruzko ikerketa zientifikoak bizitza gehiago dakar”.

Atzo ospatu zen Minbiziaren Ikerketaren Munduko Eguna, eta horren harira, probintziako hainbat herri eta hirietara joan zen elkartea, ikerketaren garrantziaren mezua zabaltzeko helburuarekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide