Iñaki Iturainek ostegun honetan aurkeztuko die herritarrei bere lehen narrazio liburua

Onintza Lete Arrieta 2024ko ira. 24a, 08:17

Iñaki Iturain, irailaren 5ean, Donostian, argitaratu berri zuen liburua eskuetan. (Erein)

Kultur Etxean ariko da Denboraren zubia liburuaz, eta Aritz Pardinak gidatuko du aurkezpena. 

Irailaren 5etik kalean da Iñaki Iturain historiazale eta euskalzale oriotarraren lehen narrazio liburua: Denboraren zubia. Orduan Donostian egin zuen aurkezpena Erein argitaletxeko kideen eskutik, eta ostegun honetan, hilaren 26an, herrian bertan aurkeztuko du lana.

19:00etan jarri dute hitzordua Kultur Etxean, eta ez da bakarrik igoko oholtzara, Aritz Pardinak gidatuko baitu saioa. Biak dira Aia-Orio Gukako kolaboratzaileak.

1936ko gerra abiapuntu hartuta, zazpi istoriotan banatu du liburua, eta Orizar herria asmatu, istorioak kokatzeko. Zubiak garrantzi handia du liburuan, ez bakarrik zubi fisikoak, baita historiatik istorioetara pasatzeko eta denboran aurrera eta atzera egiteko beharrezko diren beste zubi horiek ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide