Musika eta hitza uztartzen dituen ikuskizuna egin zuten atzo Orioko Kultur Etxean. Bertan, ikus-entzuleak kostaldeko emakumeen istorioetan murgildu ziren. Ikuskizuneko testua Martinez de Lezearen Mareak eleberrian dago oinarrituta: "Kostaldeko emakume euskaldunari buruzko saiakera bat egiteko eskatu zidaten, baina ez dago emakume horri buruzko ezer zehatzik idatzita. Izenik ere ez dago", esan du Martinez de Lezeak.
Idazleari laguntzen izan ziren Gorka Hermosa akordeoi jotzaile eta konpositorea, eta Edurne Zabalo klarinetista. Doinuak eta hitzak elkarbanatuz, herritarrak guztiz murgildu ziren Martinez de Lezearen historioan.
Mareak ikuskizunarekin jarraitzekoak dira aurrerantzean, eta dagoeneko zehaztuak dituzte ikuskizun batzuk. Azaroaren 24an izango dute hurrengoa, Getarian.