Urte bat igaro da Saregile emakumeen etxeak ateak ireki zituenetik

Julene Sorarrain

Saregile Emakumeen Etxearen irekiera. (Andrea Zipitria)

Bihar aurkeztuko dute ikasturte berriaren egitaraua, aurtengo proposamen eta ekintza berriekin. 

Gaur urtebete, 2023ko irailaren 15ean, ospatu zuten herritarrek Orioko Saregile Emakumeon* Etxearen irekiera. Geroztik, hainbat ekintza antolatu dituzte urtean zehar, besteak beste, dokumentalen aurkezpenak, baita feminismoaren inguruko ikastaroak edota aholkularitza eta psikologia saioak. 

Urteetako lanaren fruitua izan zen, hain zuzen; duela lau urte Pertzetik elkartea udalarekin elkarlanean hasi zen berdintasunari lotutako politikak lantzen. Ordutik, urrats garrantzitsuak egiten ari dira mugimendu feministaren aldarrietatik abiatuta, gizarte parekideago baten eraikuntzan.

Bihar, astelehena, ikasturte berriko egitaraua publikatuko dute aurten izango dituzten ikastaro, proiektu eta zerbitzuen inguruan berri emateko. Informazio gehiagorako Emakumeen Etxearen egoitzara jo daiteke (Nagusi Kalea, 17) baita 623-17 85 53 zenbakira deitu edo saregile@orio.eus helbidera idatzi ere. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostegunera 9:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara dago zabalik; ostiraletan, aldiz, 09:30etik 13:00etara. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide